Legazpiko Udaleko Bozeramaileak bere samina adierazi nahi du 1979-1983 urteetan Legazpiko Udaleko zinegotzia izan zen Rosario Zabaleta Cortaberria anderearen heriotza dela eta. Horretaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.
Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du 1979-1983 urteetan Rosario Zabaleta Cortaberria andereak Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.
Legazpin, 2021ko abuztuaren 2an