Aurtengoa ere Covid-19aren eraginpeko uda izan bada ere, haurren uda ikastaroa aurreikusitako programaren arabera gauzatu ahal izan dugu, hori bai, ezarritako prebentzio-neurriak betez.
Orain balorazioa egiteko ordua iritsi da. Begiraleek beren balorazioa egin dute dagoeneko eta familia guztiei ere galdetegi bat bidali diegu, jarduera balora dezaten. Ondoren, irailean, Udalak balorazio horiek ikusiko ditu eta jasotako proposamenak/ekarpenak aztertuko ditu, datorren urtera begira uztailean eskainitako aisialdi eskaintza hobetzeko.
Guztira 252 haurrek hartu dute parte 27 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 30 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintza hau gauzatzeko: 29 begirale eta zuzendaria.
Udalak 33.600,00 € inguru erabili ditu aisialdi jarduera hau gauzatzeko.
Datorren urtera begira, uda ikastaroan zenbait aldaketa eta egokitzapen egitea aztertzen ari da Udala, baina horretaz aurrerago hitz egingo dugu.
Orain, gozatu merezitako oporraz!