Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ezarritakoa betez, urtero abuztuan igerileku handia isten da, ontzia hustu, garbitu eta desinfektatzeko, ura aldatzeko eta dagokion mantenimendu lanak egiteko.
Aurtengo itxiera abuztuaren 9rako zegoen aurrikusita baina mantenu zerbitzuko udal langileek eginiko aurretikako ikuskapenak erakutsi du igerilekuaren hondoko ur-hargunetan pitzadurak daudela. Hau horrela lanen hasera abuztuaren 2a aurreratzera derrigortzen gaitu.
Pitzadurak konpontzeko behar den denbora kontutan izanik, lanak abuztuaren hirugarren astean amaitzea espero da eta igerilekua jendearentzat berriro abuztuaren 23an zabaltzea.
Lanak irauten duten bitartean igerileku txikia irekita egongo da.
Arren, lan hauek sortu ditzaketen eragozpenak ulertzea eskatzen dugu eta espero igerilekua ahalik eta epe laburrenean berriro zabalik izatea.