pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira
21
Uzt
2021

Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira

Eulen enpresak 318 kilo hondakin jaso ditu eta Garbigunera eraman ditu

Iaz hasitako dinamikarekin jarraituz, Udalak Eulen enpresa kontratatu du Urola ibaia -Guriditegitik industrialderaino- eta Urtatza erreka garbitzeko eta bertako hondakinak biltzeko. Lan horien kostua 6.655,00 eurokoa izan da.

Guztira, 318 kilo hondakin bildu dira; horietatik 254 kilo Urtatzako errekan eta Industrialdetik Bikuñako erretondora doan Urola ibaiaren ibilgu-tartean; gainerako 64 kilo Bikuñatik Guriditegira doan Urola ibaiaren ibilgu-tartean jaso dira.

Kontratatutako enpresak emandako informazioaren arabera, Urtatza errekan hondakin gehien jaso diren erreka-tartea Eroskitik hurbilen dagoen tartea izan da; Urola ibaian, berriz, hondakinak sakabanatuago zeuden, eta zubietatik, pasealekuetatik eta errepidetik gertu dauden eremuetan zeuden pilatuta.

Urola kaleko industrialdea-Bikuña hiri-tartean, egoera Urtatza errekaren antzekoa zen.

Saturnino Telleria kaletik Bikuñara doan tartea garbi zegoen, eta ez dira neguko botiloietan pilatzen ohi den adina lata eta plastiko aurkitu.

Bikuñatik gora, hondakin gutxi pilatu dira, Ulma eta Plasnor enpresak dauden ibilgu-tartera arte; azken tarte horretan plastiko handi batzuk besterik ez dira jaso.

Bikuñatik Mirandaola parkera doan pasealekuaren parean ez da latarik ez plastikorik bildu, neguan ez bezala.

Mirandaolatik Guriditegira arte, jendea gehien pilatzen den eremuetan izan ezik, ibaia garbi zegoen. Gune hauek aurkitu dira zikinen: Zubitxon, Telleriarten eta Brinkolan dauden zubien inguruak eta Barrendiolara igotzen den lekutik gertu dagoen aisialdi-guneko ur-jauzia.

Albiste guztiak