“Belaunaldien arteko Gipuzkoako Prototipoa”da 12. Ideia.Legazpiko Udalak, ISEAk, MONDRAGON Goi Eskola Politeknikoak eta ADINBERRI Fundazioak garatu dute ideia hori ”Etorkizuna Eraikiz - Gipuzkoa Taldean” 2020 deialdiaren testuinguruan, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Arloak sustatuta.
BOZKATU 12. IDEIA, BESTE 4 IDEIEKIN BATERA!
Proiektu honen bitartez, "espazio-prototipo" bat jarri nahi da abian, belaunaldien arteko harremanak bateratzeko.
Ondoren, prototipo horren eredua eta zerbitzuak Gipuzkoako herri askotara heda litezke. Jarduerak adin eta familiako kide desberdinei zuzenduta egongo lirateke: asistentzialak eta terapiak, sozialak eta bizikidetzakoak, ezagutzakoak, aisialdi- edo jolas-ekitaldi eta -jarduerak, "kirol txikiak" edo barne-ariketak.