pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Parte-hartze prozesua, ibilgailuen aparkalekuak arautzeko Ordenantza aldatzeko
16
Uzt
2021

Parte-hartze prozesua, ibilgailuen aparkalekuak arautzeko Ordenantza aldatzeko

Bigarren bilera uztailaren 20an izango da, 19:00etan Kultur etxeko aretoan.

Aparkalekuaren ordenantzan,  herritarrek parte hartzeko prozesuan, bi bilera aurreikusi ziren. Lehenengoa ekainaren 24an egin zen, Latxartegi Aretoan, eta bigarrena uztailaren 20an, 19: 00etan, Kulturetxean, Areto Nagusian.
Bigarren bilera hori Latxartegi Aretoan izango zela iragarri zen, baina bilera lekua aldatu egin da, kultur etxean egingo da

 

Indarrean dagoen Ordenantza 2015eko maiatzaren 19an argitaratutakoa da, eta Euskal Herria plazako aparkalekua eta Kultur Exeko txandakako aparkalekua arautzen ditu.

Aparkalekuak arautzeko Ordenantza berriak Urola kalea 8-C helbidean dagoen aparkalekua (paper-fabrika) eta Juanastegi eta Plazaola kalean dauden txandakako aparkalekuak ere arautuko ditu.

Ordenantza onartzeko, herritarren parte-hartzea behar da, ordenantzaren behin betiko testua egiteko herritarren iritzia ezagutu behar delako. Testu hori Osoko Bilkurak onartu beharko du.

 

Hauxe izango da herritarrek parte hartzeko prozesuaren eskema:

 

Ekainak, 24

(osteguna)

   Lehen bilera Latxartegi Aretoan,19:00etan, aldatzea proposatzen diren gaiak azaltzeko

Uztailak, 6

(asteartea)

   Herritarrek ekarpenak aurkezteko epea: uztailaren 6ra arte.

Uztailak, 20

(asteartea)

   Bigarren bilera Kultur etxeko Aretoan,19:00etan, behin betiko testuan sar daitezkeen    ekarpenak azaltzeko.


 

 

Herritarrak prozesu honetan parte hartzera animatzen ditugu, haien iritzia oso garrantzitsua baita!

 

Albiste guztiak