Guztira, 20 pertsonak eskatu zuten ikasgelako
16 plaza erabiltzeko txartela,
baina, azkenean, 17 pertsonek erabili dute zerbitzu hori.
Sarbide-erregistroak aztertu ondoren,
udalak ekainaren 23tik aurrera
ez dela gehiago erabili egiaztatu du.
Hori dela eta, joaten jarraituko ote zuten jakiteko
erabiltzaileei galdetu ondoren, udalak amaitutzat eman du
denboraldia uztailaren 7an, datorren ikasturtea hasi arte.
Maiatzaren 24tik ekainaren 23ra bitartean dauden 31 egunetan,
ikasgelan egunean 5 pertsona erregistratu dira batez beste.
Egun horietako batean ez zen inor agertu,
ekainaren 18an, hain zuzen ere.
Azpimarratu behar da 7 pertsonako talde batek
ikasgela 11-17 egun bitartean erabili duela.
Lehenengo astean izan zen jende gehien,
egunean 9 pertsona, batez beste.
Hurrengo egunetan, ikasgelaren ebaluazio orokorraren
berri emango dugu. Horretarako galdetegi bat betetzea
eskatu zaie erabiltzaileei eta haien iritzia ematea
eta hurrengo denboraldiari begira
izan ditzaketen proposamenak egitea eskatu zaie.
Azkenik, Hezkuntza Zerbitzuak gogorarazi du
uztailaren 23a baino lehen itzuli egin beharko dela
ikasgelara sartzeko txartela.
Txartel hori Kultur Etxeko harreran entregatu behar da,
8:30etik 14:00etara.