Datorren 2021-2022 ikasturtean, Itxaropen auzoko 10.zenbakian
kokatuta dagoen Legazpiko Helduen Hezkuntzako zentroan
ikasteko asmoa baduzu, uztailaren 9ra arte matrikulatu zaitezke.
Horretarako Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean
kokatuta dagoen zentrora jo dezakezu,
943 72 40 67 telefonora deituz, 9:00etatik 13:30era.
Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du
eta hauxe da datorren ikasturteko eskaintza:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH)
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba prestatzea
- Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat)
- Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
- Hasierako ikasketak
- Gaztelera atzerritarrentzat
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko
edo asmo berriei ekiteko.
Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak
ematen dizun aukera paregabea!