Joan den ekainaren 24an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren
Grabazioak egiteko herriko musika taldeentzako
diru-laguntzen oinarri espezifikoak eta 2021eko deialdia.
Ikusi oinarri espezifikoak eta 2021eko deialdia
Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,
musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,
eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.
Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute.
Lehentasuna izango dute:
- lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,
- adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek,
- euskaraz sortutako grabazioek.
Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea dute eskaerak egiteko:
Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo
Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7:30-15:00).
Grabaketarako diru-laguntzak eskatzeko prozedura:
Diru-laguntzak jaso dituzten musika-taldeak
Azken 13 urteetan, Legazpiko udaleko Haur, Nerabe
eta Gazteen Zerbitzuak diru-laguntzak eman ditu
herriko musika taldeek grabazioak egin ditzaten.
Udalak 2009tik 2020ra bitartean 16.501,00 euroko diru-laguntzak
eman dizkie 13 musika talderi.
Diru-laguntza behin jaso duten taldeak honakoak dira:
- Hartu arte (2010)
- Yerko Ortiz (2011),
- Doinua Musika Eskolako Big Band (2012),
- Vancouver (2013),
- Deaf Squad (2013),
- Iñaki Gurrutxaga (2016),
- The Nekrobabies (2018)
Bitan jaso duten musika-taldeak, honakoak dira:
- Elbereth (2009 eta 2017),
- D-Pintxos (2012 eta 2014),
- One Way Rock (2013 eta 2017),
- Alaitasuna Errondaila (2014 eta 2017),
- Elustondo (2015 eta 2019),
- John Dealer & the Coconuts (2018 eta 2020)