Covid-ak sortutako egoerari aurre eginez
eta gazteen iritzia kontuan hartu ondoren,
Nerabeentzako Zerbitzuak udako ekintzen eskaintza prestatu du.
Programa hori ekainaren 23tik uztailaren 22ra bitartean gauzatuko da
asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan.
Ekintza gehienak Gazte-txokotik kanpo garatuko dira, aire zabalean, kalean, …
10 laguneko taldeak osatuko dira, hezitzaileak aparte,
eta indarrean dauden osasun- eta segurtasun-neurriak beteko dira:
tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, behar den lekuan musukoa erabiltzea,
pertsonen arteko segurtasun-distantziak zaintzea, e.a.
Asteazkenetan egun osoko irteerak egingo dira (10:30-19:30) herritik kanpo,
ostegunetan goizez sormena landuko da (10:30-14:30)
eta ostiral arratsaldetan (15:30-19:30) hezitzaileak
nerabeak dauden lekuetara gerturatuko dira:
Urtatzazahar parkera, Brinkolara, e.a.
Ekintza batzuk irekiak izango dira eta bertan parte hartzeko,
aldez aurretik izena eman beharko da.
Beste batzuk itxiak izango dira, eta nerabe-talde zehatz bati
zuzendutakoak izango dira.
Ekintza irekietan parte hartzeko izena emateko bi epe finkatu dira:
Uztailaren 1ean eta uztailaren 8an.
Uztailaren 1era arte zabalik dago izena-emateko epea
uztailaren 7an hondartzara joateko eta
uztailaren 14an escape roomera joateko.
Izena emateko gurasoen baimena sinatuta aurkeztu behar da.
Baimen-eredua Gazte-txokoan dago eskuragarri.
Hondartzara joateko 7 euro ordaindu behar dira,
eta escape roomera joateko 14 euro.
Hondartzara joateko 30 plaza daude
eta escape roomean parte hartzeko 15 plaza.
Uztailaren 21ean eta 22an margotuko diren horma-irudietan
parte hartzeko izenematea uztailaren 8ra arte egin daiteke.
Bertan arituko direnak agur bazkarian parte hartzeko aukera izango dute.
Horretarako izena eman besterik ez da egin behar.
Bestalde, Aste Santuan adostutako eta Legazpi eremu gorrian sartzean
bertan behera utzi behar izan ziren bi ekintza berreskuratu dituzte.
Horrela, ekainaren 23an escape roomera joango dira
eta ekainaren 30ean Donostiara.
Beste gazte talderekin honako ekintzak gauzatuko dituzte:
Ekainaren 24an Brinkolako tren geltokira bisita,
uztailaren 1ean eta 8an, kamiseta eta poltsen tindaketa,
eta uztailaren 15ean horma-irudiak eta play-arekin jolasean arituko dira.
Irailaren 1ean hezitzaileak bueltan izango dira,
12-18 urte bitarteko gazteekin kalean,
gizarte sareetan eta Gazte-txokoan esku-hartzeko prest.