Indarrean dagoen Ordenantza 2015eko maiatzaren 19an argitaratutakoa da, eta Euskal Herria plazako aparkalekua eta Kultur Exeko txandakako aparkalekua arautzen ditu.
Aparkalekuak arautzeko Ordenantza berriak Urola kalea 8-C helbidean dagoen aparkalekua (paper-fabrika) eta Juanastegi eta Plazaola kalean dauden txandakako aparkalekuak ere arautuko ditu.
Ordenantza onartzeko, herritarren parte-hartzea behar da, ordenantzaren behin betiko testua egiteko herritarren iritzia ezagutu behar delako. Testu hori Osoko Bilkurak onartu beharko du.
Hauxe izango da herritarrek parte hartzeko prozesuaren eskema:
Ekainak, 24 (osteguna) |
Lehen bilera Latxartegi Aretoan,19:00etan, aldatzea proposatzen diren gaiak azaltzeko |
Uztailak, 6 (asteartea) |
Herritarrek ekarpenak aurkezteko epea: uztailaren 6ra arte. |
Uztailak, 20 (asteartea) |
Bigarren bilera Latxartegi Aretoan,19:00etan, behin betiko testuan sar daitezkeen ekarpenak azaltzeko. |
Ekainaren 25etik aurrera, ordenantzaren zirriborroa Udalaren webgunean jarriko da, TRAMITATZEN ARI DIREN ORDENANTZAK izeneko atalean
Herritarrak prozesu honetan parte hartzera animatzen ditugu, haien iritzia oso garrantzitsua baita!