Datorren martxoaren 13an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren III. edizioa ospatuko da.
Legazpin jokatuko den txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen III Aurresku Ligaxkako 1go saioa da, eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.
Aurtengo Legazpiko saioan 2010 eta 2006 urte bitartean jaiotako 39 dantzari arituko dira, bi sailetan banatuta.
Sustraiak Dantza Taldetik Legazpin Amaia Azpeitia, Ekain Maniega, Irune Azpeitia, Laia Arruabarrena, Maria Sánchez, Markel Garmendia eta Naroa Sánchez arituko dira.
Dantzatu beharreko dantzak:
• B Saila: "Erribera" eta "Zortzikoa"
• D Saila: "Ehun Dukat" eta "Aurkez Aurke" edo "Desafioa"
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.
Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzekobaduzue hitzordua.
Ikusleentzako edukiera oso mugatua izango denez, sarrera txartelak eskuratu ahal izateko 15:30ean irekiko da Latxartegi Aretoko leihatila.
Aretoko ateak, emanaldira joateko, 16:15ean irekiko dira.
Gogoratu maskararen erabilera derrigorrezkoa izango dela,
Eta antolatzailek emandako jarraibideak errespetatu behar direla une oro.
Parte hartzaileak
B Saila |
D Saila |
• Maialen Pizarro (Elgoibar) • Amaia Mendia (Elgoibar) • Elaia Etxaniz (Elgoibar) • Duna Santos (Elgoibar) • Mikel Esnaola (Lezo) • Danel Castillo (Pasaia) • Ekain Maniega (Legazpi) • Irune Azpeitia (Legazpi) • Maria Sanchez (Legazpi) • Eider Zabala (Amasa-Villabona) • Bidane Callejo (Zizurkil) • Clara Larrañaga (Amasa-Villabona) • Xanet Urretabizkaia (Amezketa) • Amaiur Tejeria (Zizurkil) • Garazi Oiarzabal (Zizurkil) • Naroa Aguado (Amasa-Villabona) • Irati Larrañaga (Andoain) • June Larrañaga (Andoain) • Inge Olaizola (Lezo)
|
• Nerea Galindo (Mendaro) • Malen Galarraga (Elgoibar) • Eneko Etxaniz (Elgoibar) • Jon Etxeberria (Elgoibar) • Amaia Azpeitia (Legazpi) • Laia Arrubarrena (Legazpi) • Naroa Sanchez (Legazpi) • Markel Garmendia (Legazpi) • Naroa Arretxe (Amasa-Villabona) • Aetz San Sebastian(Ataun) • Alaia Ait Chaau (Amasa-Villabona) • Araitz Ramos (Lasarte-Oria) • Iraide Martinez de Albeniz (Amasa-Villabona) • Izadi Urbano (Amasa-Villabona) • Maddi Davila (Zizurkil) • Naiara Rodrigo (Amasa-Villabona) • Nerea Aznarez (Lasarte-Oria) • Ane Jaunarena (Lezo) • Ihintza Campiña (Lezo) • Nahia Pikabea (Lezo)
|