pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

3K bonu kanpaina ekainaren 1etik uztailaren 31ra.
31
Mai
2020

3K bonu kanpaina ekainaren 1etik uztailaren 31ra.

3K bereizgarria duten establezimendu, autonomo eta mikro-enpresetan.

3K bereizgarria duten establezimendu, autonomo eta mikro-enpresetan

 

COVID-19ak eragindako geldialdiak Legazpiko kaleak hustu dizkigu; kolpe latza izan da ekonomiarentzat eta gizarte osoarentzat.

Hori dela eta, ekonomia suspertzeko udal talde politiko guztiok bat egin dugu eta “3K Bonua” kanpaina jarri dugu martxan Legazpiko establezimenduetan kontzienteki erostea bultzatzeko asmoz. Gainera, Legazpiko familientzat ere izango da onuragarria, erosketan gastatutako 50 € bakoitzeko 10 € deskontua izango du, Udalaren kontura.

 

Kanpainari 3K izena ipini diogususpertze ekonomikoak hiru zutoin dituelako:

  • Konfiantza: Legazpiko merkatari, autonomo eta mikro-enpresen arteko hurbileko harremana inoiz baino inportanteagoa da eta sustatu egin behar dugu guztion arteko konfiantza handitzeko.
  • Konpromisoa: norbanako eta herri mailan legazpiar guztiekin dugun konpromisoa erakutsi behar dugu herriko jarduerak bultzatzeko. Norberak ahal duen neurrian, noski.
  • Kontsumoa: Legazpin bertan erosteak epe ertain eta luzean onurak ekarriko dizkigula jakin behar dugu.

Udal aurrekontuko 100.000 € bideratuko ditugu kanpaina honetarako, guztira 10.000 bonu egiteko. 50 €ko erosketa bakoitzari bonu bat aplikatu ahal izango zaio. Hartara, bezeroak 40 € ipiniko du eta guk gainerako 10€ak.

Erosketa operazio batean 10 bonu erabili ahal izango dira, gehienez ere. Beraz, 500 € arteko erosketak lagunduko ditugu bonuen bidez.

Kanpaina laburra izango da, ekainaren 1ean hasi eta uztailaren 31an bukatuko da. Hala ere, salmenta kopurua espero duguna baino motelagoa bada, abuztuaren 31ra arte ere luzatuko dugu kanpaina.

Dagoeneko 44 establezimendu batu dira, era guztietakoak: ile-apaindegiak, dendak, hortz-klinika, fisioterapia-zentroa, abokatua, tailer mekanikoak, arotza, iturgintza, inprimaketa grafikoa, margolaria….

 

Deskonfinamendu garai honetan legazpiar guztion esku dago herriak bizirik mantentzen laguntzen duten jarduera hauei guztiei laguntzea.

Balkoitik kalera jaitsieta bertako denda, autonomo eta mikro-enpresetan erosketak egiteko ordua da. Legazpiar guztiak animatzen zaituztet Legazpin bertan erostera, kanpainaren 3K hauek baliatuz: Konfiantza, Konpromisoa eta Kontsumoa

Albiste guztiak