Udalak balkoietan begizta beltzak jartzera gonbidatu ditu legazpiarrak
Legazpiko Udalak bat egin du Koronabirusaren biktimen omenez ezarritako dolu ofizialeko 10 egunekin
Hori dela eta, Legazpiko banderak haga erdian izango dira dolu ofizialak iraungo duen 10 egunetan.
Legazpiko Udalak Legazpiko herritarrei gonbita luzatzen die COVID-19 pandemiak hildako pertsona guztien oroimenez dolu ofizialak iraungo duen 10 egunetan balkoietan begizta beltzak jartzeko.