Covid-19a saihesteko beharrezko neurriak hartuta irekiko da HAZ astelehenean, hilak 25.
Datorren astelehenean, maiatzaren 25ean, berriz hasiko da aurrez aurreko Herritarren Arreta Zerbitzuan, ohiko ordutegian: 07:30etik 15:00etara.
Beharrezkoa izango da maskararekin joatea, hala behartzen duen Ministerioaren Agindua betez, eta instalazioen barruan gehieneko edukiera errespetatu behar da.
Halaber, bi ilara egongo dira: bat HAZerako izango da eta bestea Gizarte Zerbitzuetarako. Ilaren lekua behar bezala egongo da markatuta.
Bide batez, jakinarazten dizuegu:
Hautesle-errolda egongo dela herritarren eskura HAZen bertan, maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean.