Maiatzaren 24an, igandea, 9etatik 10:00etara
Udaletxe parean hasiko da eta ondoren erdiguneko kaleetan barna ibiliko dira.
Kalera itzuliko dira txistu doinuak, bi hilabete eta erdi ondoren.
Goiz Deia Txistulari taldeak, beste ekintza batzuen artean,
egun seinalatuetan eta hileko igande batean
goiz eresiak egiten ditu herriko auzo, kale eta txokoetan txandaka.
Martxoaren 13az geroztik beren ohiko jarduna etenda izan dute hauek ere,
baina txistu doinua herritarrengana eraman dute hala ere,
talde moduan, bakarka, beste jarduera batzuen osagarri,…
balkoietatik eta legazpinsortzecovidea plataforma baliatuz.
Eta ezin ahaztu, maiatzaren 3ean, Santibirus jaietan,
udal kamioian eginiko ezohiko kalejira, ia-ia herri guztia zeharkatu zuena.
Oraingoan ohiko kale jardunari ekingo diote,
etxeratze eta alarma egoeraren arintze garaietan gaudela probestuz,
bete beharreko segurtasun neurri eta ordutegiak errespetatuz.