Irailetik aurrera hasteko
2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek
Haurreskolak Partzuegoko zentroetan plazak eska dezakete,
irailean, urrian edo azaroan hasteko.
Ekainaren 1etik 8ra bitartean, aurrez aurreko eskariak
aurkez daitezke Legazpiko haur-eskoletan.
Eskariak online, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra bitartean.
Dakizuen bezala, Legazpin 2 haur-eskola daude:
San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola.
Biak publikoak dira Haurreskolak Partzuergokoak.
Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik sortutakoak.
Haur-eskolen helburu nagusia familiei
hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da.
Haur-eskolek 0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren
zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartzen dituzte
haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial
eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.
Araudiaren arabera, ez dago udalerriko
haurren arteko desberdintasunik
norberaren bizilekutik haur-eskolarekiko
gertutasunari dagokionez.
Beraz, aipatutako haur-eskoletan izena emateko aukera
familia bakoitzaren esku geratzen da.
Covid-19 gaitza dela eta,
ezingo dira ohiko ate irekien egunak antolatu,
baina maiatzaren 25etik aurrera
beraiekin harremanetan jar zaitezkete
e-postaz edo telefonoz, 9:00etatik 14:00etara,
funtzionamendua ezagutzeko edo edozein duda argitzeko.
San Juan Haurreskola San Juan auzoa, 17 Tel.: 943 73 04 34 E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. |
Itxaropen Haurreskola Itxaropen auzoa, 15-16 Tel.: 943 73 37 78 E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. |
Informazio gehiago www.haurreskolak.euswebgunean
Informazio orokorra / Familiak atalean