Udaltzaingoak eta Ertzaintzak deskonfinamenduaren 1. fasean jarduteko irizpideak
Deskonfinamenduaren 1. fasean terrazak berriro ireki daitezke baldintza jakinetan. Ostalaritza-jarduera terrazetan bakarrik egin daiteke, gehienez ere, baimendutako espazioaren % 50 hartuz. Itxitura finkoa duten espazioetan, okupazioa itxitura horri egokitu beharko zaio.
Debekatuta dago kanpotik sarbidea duten zerbitzatzeko guneak irekitzea.
Ezin izango da ezer hartu establezimenduko apaletan, oindun elementuetan, bankuetan eta atzeraemanguneetan.
Terraza erabiltzeko ilarak sortzen badira, ezingo da itxaronaldi horretan ezer jan edo edan, eta ilaran segurtasun-distantzia zaindu beharko da.
Establezimendu barrura komunera joateko bakarrik sartu ahal izango da, eta ezin izango da ilararik sortu.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak honako irizpide hauek beteko dituzte arau-hausteak gertatuz gero:
a) Establezimenduaren arduraduna salatuko da honako kasu hauetan,
- Terrazaren erabileraren gehieneko ehunekoa ez badu errespetatzen edo mahai eta aulkien arteko segurtasun-distantziak ez baditu zaintzen.
- Ez baditu arauak betetzen: garbiketari eta desinfekzioari buruzkoak, kanpoko barra jartzeari buruzkoa, establezimenduko atzeraemanguneetan apalak eta bankuak jartzeari buruzkoa eta abar.
- Establezimenduaren eremutik kanpo jaten edo edaten badute, establezimenduaren beraren elementuak erabiliz, hala nola, edalontziak, baxera eta abar.
- Establezimenduaren barruan jateko edo edateko debekua ez badu betetzen edo komunerako ilarei dagokiena ez badu betetzen.
b) Terrazako zerbitzu-gunetik kanpo, establezimenduaren inguruan jaten edo edaten ari diren pertsona edo taldeak salatuko dira, establezimenduko elementurik ez badira erabiltzen ari, hala nola latak, botilatxoak edo lokalean eramateko erositako janaria.