Egileak (1984): Iñaki Zelaia, Mikel Untzilla, Felix Merino, Josu Zubillaga eta Josean Larrea
Digitalizazioa eta edizioa (2020): Josean Larrea
Museoen Nazioarteko Egunaren atarian gauden honetan, maiatzaren 18a izango da egun hori, eta Museoek kulturarekin eta ondarearekin duten lotura estua aintzat harturik, kaleratu berri den dokumental honen berri eman nahi dizuegu, gaur egun ateak itxita badituzte ere oraindik, Museo bizi diren Igeralde Errota eta Agirre baserriaren langintzen berri ematen duena.
Hona Josean Larreak, egile eta digitalizazio eta ediziogileak, egin duen aurkezpena:
Igeralde Errota eta Agirre baserria Legazpiko Brinkola auzoan kokatuta daude. 1984ko martxoan bideoan filmatutako dokumentala, Igeralde Errota, ikuspegi etnografiko eta didaktiko batekin egin zen. Ondare hori eta hura erabiltzen zuten pertsonak bizirik egotea aukera paregabea zen, prozesua lehengaitik hasi eta azken produktua egin arte jasotzeko. Legazpiko Hotsikus Zinema Taldeak, Hots taldearen atala, egina, Iñurritegi eta Agirren familien ezinbesteko laguntzarekin.