pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Santikutz klasika maiatzaren 1ean ospatuko da 15:40ean Bkoolen eta Sportpublic TVn.
30
Api
2020

Santikutz klasika maiatzaren 1ean ospatuko da 15:40ean Bkoolen eta Sportpublic TVn.

30 kilometroko ibilbidea izango duen lasterketa birtuala egingo da eta Kale Nagusian egongo da helmuga.

30 kilometroko ibilbidea izango duen lasterketa birtuala egingo da eta Kale Nagusian egongo da helmuga

 

Coronavirusaren ondorioz atzeratu egin behar izan da Santikutz Klasika baina antolatzaileek lasterketa birtuala programatu dute: lasterketaren azken kilometroak izango dira, eta elite mailakoek eta 23 urtez azpikoek osatutako tropela izango da bertan.

 

Bkool plataformak, ostiral honetan, maiatzak 1, izango den Santikutz Klasika birtuala hartuko du 15:40ean, eta Sportpublic TVren bitartez eskainiko da zuzenean.

Talde amateur onenetako 100 txirrindularik hartuko dute parte, eta bertan izango direla ziurtatu dute honakoek: Caja Rural-Seguros RGA, Equipo Lizarte edo Telcom On Clima Osés.

 

Proban 30 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ibilbidean zehar, Lierni jaitsi eta Gabiria eta Aztiria igoko dute. Hori guztia Ormaiztegitik igaro eta Legazpin helmuga jarrita.

Lehiaketaren berri zuzenean emango due Alvaro Garciak eta Enrique Vizcay probaren antolatzaileak.

 

Ikusi Santikutz klasika maiatzaren 1ean, 15:40ean Bkoolen eta Sportpublic TVn.

Albiste guztiak