pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

70 urtetik gorako legazpiarrek ondo daramate egun hauetako itxialdia edo konfinamendua.
23
Api
2020

70 urtetik gorako legazpiarrek ondo daramate egun hauetako itxialdia edo konfinamendua.

Martxoaren 17tik aurrera Udalak 70 urtetik gorako 1.310 herritarrei deitu die telefonoz.

Martxoaren 14tik, hau da, Coronavirusak pandemiaren alarma-egoera ezarri zuenetik, Legazpiko Udalak bere baliabide guztiak erabili ditu kolektibo ahulenari, hau da, adinekoei laguntzeko.

 

Legazpiarren % 30ek 65 urte baino gehiago dituela jakinda, Udalaren ahaleginak haien egoera pertsonala eta izan zitzaketen beharrak ezagutzera bideratu ziren eta, horretarako, 80 urtetik gorako herritarrengana jo zuen lehenbizi.

 

Beraz, martxoaren 17an bertan, udaletxeko 9 langilek 80 urtetik gorako adinekoei deitu zien telefonoz eta martxoaren 24an, 70  urtetik gorakoei hasi ziren deitzen.

 

Telefono-dei horiekin Udalak 1.310 herritarrekin hitz egitea lortu du.

 

Gehienen erantzuna ondo daudela eta behar guztiak beteta dituztela izan da. Beraz, 70 urtetik gorako legazpiarrek, gaur egun, itxialdia ondo daramatela esan dezakegu.

 

Aukera hau aprobetxatu nahi dugu Udalaren doako telefonoa gogoratzeko: 010 udalerri barrutik. Ohiko telefono-zenbakia berriz: 943 73 70 30

Albiste guztiak