pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna zeharo "desberdina" izango da Legazpin.
23
Api
2020

2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna zeharo "desberdina" izango da Legazpin.

Zorionak irakurleoi!

Bi data izaten ditugu gogoan apirilean:
apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna.

 

Aitzaki horrekin Udal Liburutegiak antolatu izan dituen ipuin kontaketa saio, bisita gidatu eta euskal idazleekin herriko ikasleek egin izan dituzten solasaldiak bertan behera geratu dira aurtengoan.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa berriz, aurten ere martxan jartzeko asmoa zegoena, atzeratu egin da, data zehatzik gabe…

 

Baina bi irakurle taldeen bilerak egingo dira:

Apirilaren 23an, osteguna, (Nazioarteko Liburuaren eguna):

Euskarazko taldearen bilera http://meet. jit.si/ plataforma erabiliz. 18:30ean, bakoitza bere etxetik, Miriam Luki gidari dela, Patxo Telleriaren "Simplicissimus" antzerki lanaren inguruan.

Ikusi kartela

Apirilaren 29an, asteazkena

Gaztelerazko taldearen bilera, liburutegiko Whats App bidez (639851172). 18:30ean, Monica Leiva gidari dela, Mari Romero legazpiarraren "La casa de la buhardilla" liburuaren inguruan. Egileak berak ere parte hartuko du.

Ikusi kartela

 

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Liburutegiak erabiltzaileentzat ateak itxita baditu ere langileak lanean ari direla eta herritarren zerbitzura jarraitzen dutela

  • telefonoz: 943737186,   
  • e-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo
  • WhatsaAppez: 639851172, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.

Albiste guztiak