pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Etxealditik Euskaraldira
20
Api
2020

Etxealditik Euskaraldira

Hizkuntza ohiturak etxetik datoz.

Topaguneak proposamen bat egin du: etxeko itxialdia aprobetxatu hizkuntza ohiturei buruz hausnartzeko. Apirilaren 20an abiatuko da egitasmoa, eta aurtengo Euskaraldia prestatzeko baliagarria izango delakoan daude. Egitasmoaren helburua, beraz, etxeko hizkuntza ohiturei buruz hausnartzea eta horietan eragiteko ekitea da.

Aste eta erdi inguruko kontua izango da. Etxean egon behar dugun honetan, etxeko konfiantza giroan hizkuntza ohiturei buruz hausnartzea proposatu dute eta ariketa sorta bat egitea hizkuntza ohiturak aldatzeko.

Izan ere, etxeko ohiturak finkatzen baditugu, errazagoa izango da etxetik kanpokoak aldatzea.

 

Proposamenaren egitaraua:

  • Aurkezpena: apirilaren 20an
  • Hausnarketa: apirilaren 21etik 23ra
  • Ariketa sorta: apirilaren 24tik 30era
  • Amaiera ekitaldia: maiatzaren 3an

 

Parte hartzeko deia

Legazpiko Euskaraldia batzordeak herriko etxeetan ditugun hizkuntza ohiturez ohartzeko eta ohitura horiek aldatzeko aukera paregabetzat jotzen du egitasmoa eta, gainera, Legazpiko Udalak bat egin du proposamenarekin.

Hortaz, animatu nahi zaituztegu Etxealditik Euskaraldira ekimen honetan parte hartzera eta dinamika hasten denean sare sozialen bidez zabalduko ditugun proposamenak egitera.

Ekimenok zuen sare sozialak erabiliz zabal ditzazuela ere eskatu nahi dizuegu, jende gehiagorengana iritsi ahal izateko.

Ikusi bideoa

@euskaraldia

#etxealditikeuskaraldira

#legazpiherria

Albiste guztiak