pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

OHARRA: 2020ko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetan izena emateko epeak zabalik jarraituko du.
16
Api
2020

OHARRA: 2020ko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetan izena emateko epeak zabalik jarraituko du.

Besterik adierazi ezean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzan lanean jarraitzen dute,

baldintzek horretarako aukera ematen badute,

udan Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programak garatzeko asmoz.

 

Aurtengo kanpainaren garapena osasun-arloko agintariek

ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute

eta, halaber, erabakigarria izango da

horretarako baldintza material egokiak izatea ere.

 

Beraz, Diputazioan lanean ari dira

haur eta gazteei beren adineko beste batzuekin gozatzeko

ekintza dibertigarriak eskaintzeko,

beraiei protagonistak izateko aukera emanez,

jolasaren, abenturaren eta ariketa fisikoaren bitartez

eta naturarekin harreman estua dutela.

Aurten, bereziki, bai haurrek, bai eta gazteek ere,

uda zoragarri bat igaro ahal izatea merezi dute.

 

Oraingoz, izena emateko epeak zabalik jarraituko du,

besterik adierazi ezean.

Aurrerago, egoera argitzen doan neurrian,

jakinaraziko dugu izapide bakoitza egiteko data berriak

zein izango diren.

 

Harremanetan egongo gara.

 

Gogoratu LEGAZPIN IZEN-EMATEA

  • Telefonoz: 943 73 72 02 zenbakian, honako ordutegian: 11.00-13.00 / 15.00-18.00
  • E-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Kanpaina bakoitzaren inguruko informazioa

 

Albiste guztiak