Emakumeen Egunaren baitan, martxoaren 8an Euskal Herria plazan
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuko “poweralu” nerabe taldeak dantza feministaren emanalditxoa eskaini zuen Matraka Legazpiko talde feministak antolatutako manifestazioaren amaieran.
Urola Garaiko Berdintasun arlotik jasotako proposamenari esker, Oihane Vicente Agirrezabal dantza irakaslea bidelagun izan dute, baita Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileak ere.