Farmaziako Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak, Foru Aldundiek, Farmazialarien elkargo ofizialek, Farmazia-bulegoek, farmazia-banaketako sareak eta Gurutze Gorriak jarduera-plan bat diseinatu dute,
sendagai edo botiken inguruan sor daitezkeen egoera desberdinei erantzun ahal izateko.
Horrela, herritarrak beren etxeetan irten gabe eta farmazietara joan beharrik izan gabe ahalik eta denbora gehien egon daitezen, beste 3 hilabetez luzatuko dira tratamenduak, eta farmazietan bi (2) hilabeterako botikak emango dira.
Gainera, bi hilabeterako botikak etxera eramateko zerbitzu bat antolatu da. Zerbitzu hori arrisku handieneko eta ahuleneko pertsonen kolektiboei eskaintzen zaie.
Bestalde, premia edo premia larriko kasuetan, Eusko Jaurlaritzako:
ZUZENEAN telefonora dei daiteke: 012
Telefono horretan, etxetik atera beharrik gabe botikak lortzeko jarraitu beharreko urratsen berri emango da.