Legazpiko Udalak ongi daki coronavirus delakoaren ondorioz bizi dugun alarma-egoerak epe labur eta ertainean
zailtasun ekonomiko eta finantzarioak ekar diezazkiekeela legazpiarrei.
Zailtasun horiek gainditzen laguntzeko, Udalak zerga arloko 6 laguntza-lerro martxan jartzea erabaki du:
1 |
Ondorengo zerga eta tasak ordaintzeko epea luzatzea:
Zerga horien guztien helbideratutako erreziboak zergaldiaren azkeneko egunean kargatuko dira. Horrela, kontribuzioaren erreziboa irailaren 15ean kobratuko da, ibilgailuena urriaren 31n eta zaborrarena azaroaren 30ean. |
2 |
Asteroko azokaren bigarren hiruhilekoaren tasa kentzea. |
3 |
Aldian behin kobratzen diren beste tasa batzuk, prestatutako zerbitzuaren edo ateratako aprobetxamenduaren arabera kobratuko dira. |
4 |
Udal kiroldegiko ordainketak hainbanatu eta itzuli egingo dira, itxita egongo den denbora-tartean. |
5 |
Ordainketak zatikatzeari eta luzatzeari dagokionez, Udalak honako konpromisoak hartu ditu:
|
Zerga arloko beste edozein prozeduretarako, kontuan hartu behar da alarma-egoeraren gaineko Dekretuan araututako epeen etetea.
Beraz, alderdi honetan ere, lasai egon daitezela esan nahi diegu herritarrei.