Koronabirusak eragindako larrialdi egoeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du GUZTION ARTEAN plana, antolatutako elkartasun-ekimenak sustatzeko eta babesteko.
Ekimen horiek beren bizilekuan, bakarrik edo bikotekidearekin bizi diren eta familiaren laguntzarik ez duten 70 urtetik gorako pertsonen,
mendeko pertsonen edo beste kalteberatasun-egoera batean daudenen (administrazioek deribatuta) oinarrizko premiei erantzungo die.
GUZTION ARTEAN plana Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren jarraibideen arabera diseinatu da, eta erantzun egokia ziurtatzeko ezinbestean jarraitu beharreko hainbat irizpide biltzen ditu.
Hauek dira boluntario moduan parte hartzeko baldintzak:
- 18 eta 64 urte bitartean izatea
- osasun arazorik ez izatea, eta
- datorren hilabetean, astean 2-3 egunetan, gutxienez 2 ordutan laguntzeko prest egotea
Laguntza eskaerak hurrengo telefonoan jasoko dira: 945 22 22 22
Kartel honetan informazio gehiago aurkituko duzu