Diputazioko udalekuetan (7-13 urte) parte hartzeko izenematea
martxoaren 16tik apirilaren 2ra bitartean egin daiteke.
Eratorritako egoera dela eta,
Diputazioak izenematea apirilaren 2ra arte luzatu du,
hasiera batean martxoaren 24ra arte aurreikusita zegoen.
Zozketa apirilaren 20an egingo da
eta behin-betiko izen-ematea apirilaren 20tik maiatzaren 6ra arte izango da.
Diputazioaren bidez izenemateak Online bakarrik
egiteko aukera egongo da.
Legazpiko udalak izenemateak telefonoz eta e-postaz
egiteko aukera emango du.
Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke.
Taldeko 3 neska/mutil gehienez.
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira:
7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.
7 eguneko jarduerak dira,
Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako hainbat tokitan.
Udaleku teknologikoak ere badaude
Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean 2 txanda egingo dira.
Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.
- 9-11 urte (uztailak 8-14): Bideo-jokoak sortu, Lego robotika, ibilaldiak, hondartza, kirola.
- 12-13 urte (uztailak 16-22): Bideo-jokoak sortu, Arduino robotika, ibilaldiak, hondartza, kirola.
Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren wen orrian
Kuotak:
Kuotak progresiboak izango dira, 2018ko Errenta Aitorpenaren araberakoak.
Diru sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira.
Tarteen kalkulua parte-hartzaileen familia unitatearen Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren 2018ko ekitaldiko likidazio oinarria zati 12 eginez aterako da.
Finkatutako tarteak eta kuota:
Hilabeteko sarrera tarteak |
Kuota 7 egun |
0 - 981,67 € |
20 € |
981,67 - 1.275,83 € |
91 € |
1.275,83€ baino gehiago |
130 € |
Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:
Familia Ugariei eta gurasobakarrei: 7 egun 91 €
Kategoria Bereziko Familia Ugariei: 7 egun 65 €
DBE edo GLL onuradunak edo Kide guztiak langabezian dituzten familiak: 7 egun 20 €
IZEN-EMATEA
Legazpin:
- Telefonoz: 943 73 72 02 zenbakian,
Honako ordutegian: 11.00-13.00 / 15.00-18.00
- E-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Interneten bidez: www.gipuzkoa.eus/udalekuak