pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Diputazioko Gazte Oporraldiak
17
Mar
2020

Diputazioko Gazte Oporraldiak

Legazpin izenematea telefonoz eta e-postaz, apirilaren 2ra arte

Diputazioko Gazte oporraldietan (14-17 urte) parte hartzeko izenematea

martxoaren 16tik apirilaren 2ra bitartean egin daiteke.

 

Eratorritako egoera dela eta,

Diputazioak izenematea apirilaren 2ra arte luzatu du,

hasiera batean martxoaren 24ra arte aurreikusita zegoen.

Zozketa apirilaren 20an egingo da

eta behin-betiko izen-ematea apirilaren 20tik maiatzaren 6ra arte izango da.

 

Diputazioaren bidez izenemateak Online bakarrik

egiteko aukera egongo da.

Legazpiko udalak izenemateak telefonoz eta e-postaz

egiteko aukera emango du.

 

Eskaerak banaka eta taldeka egin daitezke.

Taldeko 3 neska/mutil gehienez.

 
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira:

14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

 

7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan:

Araba, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa,

Avila, Caceres, Castellon, Huesca, Madrid, Menorca eta Valencia.

Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

 

Kuotak:

2 kuota mota daude: 7 egunekoak ala10-12 egunekoak.

 

Kuotak progresiboak izango dira; 2018.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Diru sarreren araberako tarte batzuk finkatuko dira.

Tarteen kalkulua parte-hartzaileen familia unitatearen Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren 2018ko ekitaldiko likidazio oinarria zati 12 eginez aterako da. 

 

Finkatutako tarteak eta kuota:

 

Hilabeteko

sarrera tarteak

Kuota

7 egun

Kuota

10-12 egun

0 - 981,67€

44€

60€

981,67€ - 1.275,83€

123€

170€

1.275,83€ baino gehiago

176€

242€

 

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

·  Familia Ugariei eta Familia Monoparentalei: 7 egun 123€ / 10 egun 169€

·  Kategoria Bereziko Familia Ugariei: 7 egun 88€ / 10 egun 121€

·  DBE, DSBL edo GLL onuradunak edo Kide guztiak langabezian dituzten familiak: 7 egun 44€ / 10 egun 60€

 

 Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orrialdian

Ikusi Foiletoa 

 

IZEN-EMATEA

Legazpin:

-         Telefonoz: 943 73 72 02 zenbakian,

Honako ordutegian: 11.00-13.00 / 15.00-18.00

-         E-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Interneten bidez: www.gipuzkoa.eus/gazte-oporraldiak

 

 

Albiste guztiak