Martxoak 29 igandean, mendi ibilaldi gidatua antolatu dugu, Legazpiko Brinkola inguruan, Garazi Auzmendiren azalpenaz lagundurik eta ondoren zuhaitz landaketa.
Brinkolako tren geltokian, goizeko 9:15tan izango da hitzordua. Bertatik irten eta menditik, haurrentzat egokitutako ibilaldia burutuko dugu Garaziren azalpenez lagundurik.
Zuhaitz landaketa egingo dugu, Arrobi mendi publikoaren beheko partean eta bukaeran mokadutxo bat ere izango dugu.
Aurten landatzeko aukeratu dugun zuhaitz espeziea, haritz kandugabea edo Roble albar (Quercus petraea) da, Legazpin baitugu espezie honen baso garrantzitsuenetako bat.
Ibilaldiak 7 km-tako luzera du, joan etorrian eta 13.30ak aldera iritsiko gara berriz tren geltokira.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu!