Urtero Legazpiko udalak zuhaitz eguna antolatzen du udaberri hasieran eta aurten gaurkotasun handiko gaiarekin lotu nahi izan dugu:
Basoen ekarpena klima larrialdiaren aurrean.
datorren matxoaren 12an, ostegunean, arratsaldeko 19:00ta, Kultur etxean hitzaldia izango dugu, Garazi Auzmendi hizlariarekin.
Garazik 2019an Gipuzkoako Foru aldundiko beka bati esker, basoek klima larrialdia arintzeko eta bere eraginetara egokitzeko egin diezaguketen ekarpena aztertu du. Bertan, basoek gizarteari eskaintzen dizkioten onurak, hauen naturalizazioaren onurak eta hobetzeko aukeraz arituko da, besteak beste.
Bestalde, aurtengo zuhaitz egunak, formatu berritua dakar Legazpin.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu!