Martxoaren 8an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin.
Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da eta espero dugu 14 elkarteetako 400 kirolari inguru elkartzea zortzi kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bola jokoa, indoor zikloa, saskibaloia 3x3 eta zumba.
Jardunaldiaren izena KIROLA ELKARREKIN da. Alde batetik Euskadiko herri desberdinetako kirolariak kirol inguruan eguna partekatzeko asmoz elkartuko direlako. Eta bestetik, adimen urritasuna, urritasun fisikoa eta urritasun gabeko pertsonek konpartituko dutelako jardunaldia.
Adimen urritasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskeintzen saiatzen gara egun honekin. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu, kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzeko asmotan.
Aurten ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpiko Igeriketa Taldeak, Ilintxak, Pilota Eskolak etaDanantzako Boloek eta Andraitz kirol elkarteak parte hartuko dute eta berriro erakutsiko dugu kirola, adimen urritasuna eta urritasun fisikoa ez direla kontrakoak.
Horrez gain beste zenbait herrialdeetatik etorriko dira ondoren aipatzen ditugun elkarteak: Gautena (Gipuzkoa),Konporta (Gipuzkoa),Mindara (Gipuzkoa) Gorabide (Bizkaia), Gaude (Bizkaia),Aspace (Alava)eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
Eguneko egitaraua hau izango da:
- 09:00 - 9:30 Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete. Jantziak banatuko dira eta beroketak egin.
-
10:00etan Kirol jarduerak:
- Futbola, Bikuñako futbol zelaian 10:00etan.
- Saskibaloia, kiroldegiko kantxan 10:30etan.
- Bola-jokoa, Mauleoneko bolatokian 10:30etan.
- Igeriketa, igerilekuan 10:00etan.
- Indoor zikloa, kiroldegian 10:30etan.
- Zumba, kiroldegian 10:30etan.
- Mendi martxa. Bikuña Kiroldegitik irtengo dira 09:45etan.
- Pala, pilotalekuan 10:00etan.
- 13:45 Bazkaria, Gizarte Zentroan
- 15:00 Musika eta dantzaldia
- 16:15 Etxera vuelta.
Legazpiko Udalari, Kiroldegiari eta Gizarte-zentroari eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa hau antolatzeko eman diguten laguntzagatik.
Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu txapelketetan animatzera joateko edota kirola eginez parte hartzeko.