Emakumeen Egunaren aitzakian, adin ezberdinetako 80 legazpiarrek
"Su tranpa" / "Trampa de fuego" liburua irakurriko dute
ahots goran Chillida Lantokian, Legazpin.
Liburua, irakurketa errazaformatuan idatzita dago,
hau da, hizkuntza errazean idatzita,
edonork ulertzeko moduko eran.
Gazteak zein helduek irakurri dute liburua aurretik,
etxean edo eskolan.
Legazpiko hainbat elkartetako ordezkariek ere parte hartuko dute.
Liburuaren istorioak, Nueva Yorken 1911ko martxoak 25ean
gertakari lazgarri bat gogora ekartzeko balio izan digu.
Oso lan baldintza eskasetan, batik bat emakumeek
lan egiten zuten lantegi batek su hartu
eta 147 emakume hil zirenekoa, hain zuzen.
Urteekin, emakumeen lan baldintza duinak aldarrikatzeko
eta emakumearen eguna ospatzeko
data esanguratsua bihurtu da.
Ekitaldia irekia da eta irakurriz gain,
musika zuzenean ere egongo da.
Aprobetxatuz Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoan dela,
Chillida Lantokian (Azpikoetxeko Papelera zaharrean)
bilduko gara guztion artean eta ahots gora
hasieratik bukaerara liburua irakurtzeko.
Emakumeen egunaz, irakurketaz eta beste balioz gozatzera,
hurbildu martxoak 6an ostirala goizeko 10:00etatik aurrera
Chillida Lantokira.