Udalak legazpin enplegua sustatzeko plana onartu du.
3 pertsona kontratatuko ditu 6 hilabetetarako.
Izena emateko epea otsailaren 26an hasiko da eta martxoaren 11an bukatuko da.
1. Kontratazioak:
Aipatu Enplegu-planaren baitan, Legazpiko Udalak 6 hilabeteko lanaldi osoko 3 kontratazio egingo ditu. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duten pertsonak kontratatuko dira: zeregin askotariko 3 peioi.
2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:
Kontratatuko diren pertsonak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoak izango dira eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko dira. Halaber, peoi gisa gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan beharko dute.
Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.
Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoak izango dira:
- 35 urteko edo hortik beherako langabeak.
- 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
- 55 urtetik gorakoak.
- Iraupen luzeko langabeak (Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dutenak).
- Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).
3. Kontratatuko diren pertsonak aukeratzea:
Kontratatuko diren pertsonak LANBIDEK aukeratuko ditu, aurreko atalean ezarritako baldintzak beteko dituzten eta lan egiteko berak aktibatutako enplegu-eskaintzetan izena emango dutenen artean.
Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:
- Emakumea:3 puntu.
- 55 urtetik gora:6 puntu.
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra:3 puntu.
- Iraupen luzeko langabea:3 puntu.
- Peoi gisa eskuratutako esperientzia eskatutakoa (3 hilabete) baino handiagoa bada:3 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte.
***Berdinketa emanez gero, lehentasuna adinez nagusienak izango du.