Udaletxean segurtasuna bermatzeko eta, era berean, Epaitegietako eskakizunak betetzeko, Udalak bi zaintza-kamera jarri ditu: udaletxeko sarrera nagusiko arkupean bat,
udaltzaingoaren eta epaitegiaren bulegoetako sarrerak zaintzen dituena eta udaletxeko fatxada nagusiko balkoian beste bat.
Jarritako kamerek grabatuko dituzten irudiak sarbide mugatua izango duen udal gune batean bilduko dira, datuak babesteko legeek diotena betez.