Legazpiko udalak berriro ere bere jabegokoa den Agirre-Etxeberri etxeko
behe-solairuan dagoen taberna-kafetegiaren zerbitzua
emateko kontratazioa martxan jarri du.
Zehaztapen guztiak Agiri administratiboetan eta teknikoetan azaltzen diren arren,
ustiapen horretan ondorengo zerbitzuak sartuko dira:
- Taberna-kafetegiaren berezko ustiapena.
- Udalak kontratatutako epealditik kanpo,
behe-solairuan dauden komunen garbiketa (tabernari dagozkiolako)
eta etxe atzealdeko sarrera eta arkupea garbitzea.
- Behe-solairuan dauden erabilera anitzeko gelen irekiera eta itxiera
eta baita haien garbiketa ere, hala dagokionean.
Baldintza bereziak:
Kontratazio publikoaren lege berrian,
derrigorrez bete beharreko baldintza bereziak ezartzen dira.
Besteen artean, hauek:
- Ingurumenekoak: Garaiko edo nekazaritza ekologiko edo integratuaren irizpideak betetzen duten elikadura produktuak erabiltzea.
- Gizarte arlokoak:Enpresa kontratisten lan-baldintza minimoak.
- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna:Kontratuaren xederen definizioan, genero-perspektiba txertatzea.
Kontratuaren aurrekontua BEZarekin: 100 euro.
Kontratistak hileko 100,00 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari.
Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.
Zerbitzua ustiatzeagatik jasoko duen ordaina,
erabiltzaileek ordaindutako prezioekin bakarrik jasoko duena izango da.
Prezio horiek nahierara finkatuko ditu kontratistak
eta Legazpiko udaletxean aurkeztuko ditu jarduerari ekiten hasi aurretik.
Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: 2 urte
Luzapen kopurua: 1+1 urte
Lizitatzaileak animatu nahi ditugu, beraien eskaintzak aurkez ditzaten.
Urtebeteko epean Agirre-Etxeberrin 17 ezkontza zibila ospatu dira behe-solairuko aretoetan, baita bestelako ekintzak ere: entzunaldiak, kontzertuak, bilerak, asanbladak, e.a.
Euskadiko Kontratazio Publikoko Kontratatzailearen profila
Taberna-kafetegiaren argazkiak IKUSI