Alkatearen asteko agenda instituzionala eskura dago Udala izeneko atalean, Alkatetza eta Korporazioa sailean.
Agenda instituzionalak aste bakoitzerako aurreikusitako ekintzak jasotzen ditu: hala nola, erakundeen arteko bilerak, ekitaldi publikoak edo prentsaurrekoak.
Ez du, beraz, alkatearen lanaldi osoa islatzen, eta azken orduko aldaketen ondorioz alda daiteke.
2019ko datuak honako hauek dira:
- Erakundeen arteko 117 bilera: beste Udal batzuekin, Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, etab.
- 111 bilera herritarrekin
- 58 ekitaldi publiko Legazpin
- 23 prentsaurreko