pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2020- Egutegi lehiaketa.
06
Ots
2020

2020- Egutegi lehiaketa.

Urtarrileko erantzuna:  “kardak”.

Esku-karda artzainek erabiltzen zuten erreminta da. Esku-kardekin ardi-artilezko zuntza landu, garbitu eta orrazten zuten ondoren ehungintzan erabili ahal izateko.

 

Kardak burdinazko hortzak dituzten eskuila moduko bat dira. Burdinazko hortz horiek bereziak dira ez baitira zuzenak; norabide batean tolestuta daude, ardi-artilezko harizpiak heltzeko.

 

Karden bidez, artzainak ardi-artilea bereiztea eta luzatzea lortzen zuen, ondoren haritzeko zuntz gisa edo ehotzeko hari gisa erabili ahal izateko.

 

Ardi-artilea ardiak mozteko prozesuan jasotzen da. Artzainak artile hori garbitu egiten zuen, eduki zezakeen zikinkeria eta gantza hondarrak kentzeko.

Hori egin eta gero, ardi-artilea askatzen edo kardatzen zuen, iruteko prest utziz. Ondoren, artile-zuntz kardatuak bihurritzen ziren, batzeko eta, aldi berean, hari etengabea lortzeko.

Hori dena nola egiten den urtero ikus dezakegu Artzain Egunean.

 

Kardak oso tresna garrantzitsuak ziren gure artzainentzat; izan ere, ardiak moztean beraiek sortzen zuten hondakinari, ardi-artileari, etekina ateratzeko aukera ematen zieten.

 

Ekonomia zirkularraren adibide garbia da, non hondakin bat lantzen zuten beste lehengai bat lortzeko: haria. Eta, aldi berean, hari horrekin galtzerdiak edo bestelako jantziak egiten zituzten.

 

Nola erabiltzen dira kardak?

 

Kardak ardi-artilea bereizteko eta luzatzeko erabiltzen dira. Esku batean bereizi eta luzatu behar den ardi-artilea duen karda hartzen da eta, bestean, karda hutsa.

Jarraian, karda hutsa artilea duen kardatik pasatzen da, eskuak kontrako noranzkoan mugituz.

Mugimendu horrekin artilearen zati bat karda hutsera pasatzea lortzen da. Segidan, eskuak noranzko berean mugitzen dira, kardetako bat garbitzeko.

 

Mugimendu horiek errepikatuz lortzen da zuntzak ardi-artiletik bereiztea eta iruteko prest uztea.

 

Ziurrenik, artilea izan zen oihalak ehuntzeko erabilitako lehen zuntzetako bat. Ez dakigu artilea erabiliz oihala fabrikatzen noiz hasi zen, baina istorioa idazten hasi aurretik izan zen, seguru.

Ez dakigu, ezta ere, nor izan zen artilearekin oihala ehundu zitekeela jakin zuen lehena. Baina jakin badakigu, hori egin zuenak aurkikuntza handia egin zuela.

Albiste guztiak