Ttipi-Ttapa ekimena lagunartean jarduera fisikoa sustatzeko helburuarekin jarri zen abian. Ibilbide seguruak eta lauak izaten dira, zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituta.
Dagoeneko 6 urte igaro dira ekimena martxan jarri zenetik. Orain Udalak ekimena aztertu eta ebaluatu egin du eta oso positibotzat jo du; izan ere, jarduera osasungarria da eta gizarte-harremanak indartzeko baliagarria. Horrezaz gain, belaunaldien arteko elkarreragina areagotu dezakeen jardueratzat jo da.
Horregatik, Buztintegi, Gueske, Nagusilan eta Garagunerekin elkarlanean, berrikuntzekin dator 2020. urteko Ttipi-ttapa:
- Ibilbide desberdinak: hilean behin, herriko leku interesgarriak bisitatuko dira. Lehenengoa Agirre-Etxeberri etxea izango da, Musika Eskola, datorren ostegunean, otsailaren 6an.
- Belaunaldien arteko topaketak: Olazabal institutuko eta Haztegi ikastolako ikasleak ekimenera batuko dira adinekoengandik ikasteko. Ariketa fisikoa egiten duten bitartean, dibertitu egingo dira eta enpatia, asertibitatea edo entzute aktiboa bezalako trebetasunak garatuko dituzte.
Jarduera honetan parte hartzera animatzen ditugu ostegunetako goizak elkarrekin gozatzeko gogoa duten herritar guztiak. Solasean eta lagun berriak eginez paseo osasungarriak emango ditugu.
Ostegunetan, 10:30ean, elkartzen gara udaletxeko plazan, "oilarra" dagoen lekuan.
HURBIL ZAITEZTE !!