Legazpiko udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean,
hitzaldi bat antolatu du “Kontsumoak eta nerabeak” izenburupean,
datorren asteartean, otsailaren 4an,
18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da,
Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.
Hitzaldi-tailerraren helburuak honakoak dira:
- Seme-alabak, alkoholaren kontsumo seguru eta arduratsuan hezteko
beharrezkoak diren jakintza eta hezkuntza-tresnak eskaintzea.
- Gazteek, hainbat substantzia, zertarako eta nola kontsumitzen dituztenjakitea.
- Alkoholari buruzko heziketan gurasoen zereginaz hausnartzea.
- Gai honi modu egokian aurre egiteko tresnak eta baliabideakeskuratzea.
- Aurretiaz, ikastetxeetako taldeetan lortutako ondorioak azaltzea.
Ekimen hau Arrisku Alkohola programaren barruan kokatzen da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren eta Adikzioaren Zuzendaritzak
ikastetxeetan aurrera eramaten duen prebentzio-programa da.
Urtarrilean zehar 3 orduko prestakuntza 2 saioetan banatuta
eskaini zaizkie herriko DBH-4ko ikasleei:
Haztegi ikastolan urtarrilaren 10ean eta 13an eta
Olazabal institutuan urtarrilaren 20an eta 21ean.
Programa honekin 2017-2018 ikasturtean hasi ginen.
Hauxe 3.ikasturtea da.
Bertatik DBH4 eta Batxi-1 eta 2.mailako ikasleak pasa dira
eta oso balorazio ona egin da beti.
Beste ikasturteetan irakaslegoak ere parte hartu izan ohi du.