Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean
izena emateko epea eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da,
2020-2021 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenentzat.
Hori dela eta, duela egun batzuk, Legazpiko udalak
2urte beteta edo beteko dituen seme-alaben familiei
eskutitz pertsonalizatua bidali die,
herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa luzatuz.
Horrezaz gain, Bizikidetza agiria erraztu die,
ezinbestekoa izango baitute izenematea egiteko.
Bestaldetik, Legazpiko udalak ere Bizikidetza agiria bidali die
12 urteko ikasleen familiei.
Honen helburua da, udalak matrikulazioa egiteko
ezinbestekoa den dokumentazioa herritarrei erraztea.