Honela, proposamenean hiru aspektu nagusi landu nahi izan ditugu:
Proposamenak Osasungarria izan behar du. Maila guztietan osasungarria, fisikoki, emozionalki eta espiritualki osasungarria.
Eraikinak ederra izan behar du. Jolaslekuaren barne giroa zaintzea ezinbestekoa da, erabiltzaileak (batez ere haurrak) eroso eta gustura sentitzeaz gain osasunari kalte dakizkiokeenak saihestuz. Barne espazio ederra eta erosoa izan dadin bioeraikuntza eta bioklimatika kontzeptuak erabiliko dira.
Proposamenak Energetikoki oso eraginkorra izan behar du gainera. Kasu hontan energia kontsumoa argiztaenari dagokiona izango da. Honetarako behar duen energia, ahal den neurrian, energia iturri berriztagarrien bitartez lortuko da. Proposatzen diren luminariak eraginkorrak izango dira.
Eraikinak Aztarna Ekologiko txikia izango du, eta hau gutxitzeko neurriak proposatuko ditu. Tokiko
material naturalen erabilpena eta tokiko baliabideak lehenetsiz. Parte hartze Foroetan bertako egurrarekin osotasunean egindako proposamen bat aurkeztu zen arren, herritarrengandik eta udaletxearen partetik
espazioa zabaltzeko jasotako mandatua dela eta, egitura metaliko nagusi bat aurkezten da. Gainontzeko lanak egiteko aztarna txikiko materialak erabiliko dira.
Hiru irizpide hauekin zentzuzko proposamen serio bat aurkeztu nahi izan da. Sustatzailea administrazio publikoa den heinean proposamenak eredugarri izan beharko luke. Izan ere, interbentzio berezi bat da planteatzen dena eta zentzu guztietan pedagogikoa izan beharko luke.