"Cedrus deodara", Himalaiako zedroa edo Indiako zedroa.
Hazkunde geldoko koniferoa da eta 2.000 urte arte bizi daiteke. 40-50 metroko altuerara iristen den konu-itxurakoa da eta zenbait kasutan 60 metro ere izatera irits daiteke. Enborra 3 metroraino irits daiteke.
Hostoak berde distiratsu edo urdinak, finak, luzeak eta punta-zorrotzdunak dira; 2,5 eta 5 zentimetroko luzera izaten dute.
Egurraren barrualdea usaintsua da; intsentsua egiteko erabiltzen da eta destilatu egin daiteke olio esentziala egiteko.
Zedroaren zura arina da eta erraz landu daiteke; tonu gorrixka eta usain berezia du. Aldi berean iraunkorra eta oso egonkorra da zura hori eta horregatik erabiltzen da ateak, moldadurak, puru-kaxak edo jostailuak egiteko eta zurezko etxebizitzak eraikitzeko.
Ipar Amerikan gehien erabiltzen den zuretako bat da.
Asko erabili da eta erabiltzen jarraitzen da lapitzak egiteko. Hain zuzen “cedro” izena du koloretako lapitz marka batek.
Baina zedroa ez da egurra egiteko bakarrik erabiltzen; tradiziozko medikuntzan ere erabiltzen da, baita aire-lurruntzaileak, infusioak eta intsentsua egiteko ere.
Zedroaren olioa usaintsua denez, perfumeak, xaboiak, etxerako aerosolak, argizaria eta intsektizidak egiteko erabiltzen da.
Intsektuak zuhaitz horretara gerturatzea sahiesten dutenez, bere olioa zaldietan, behietan eta gameluetan erabiltzen da intsektuak uxatzeko. Onddo mota batzuk ez hezteko ere erabiltzen da.
Azala astringentea da eta erremedio ona kalentura jeisteko, beherakoarekin bukatzeko eta disenteria-kasuetarako. Birrinduta eta azalean aplikatuta ultzerak sendatzeko erabili izan da.
Bereziki baliagarria da sukarra kentzeko eta gihar-sukarraren atoniaren ondorioz sortutako beherako zaharkituetan.
Libanon sinbolo nazionala da eta horrela ageri da bere banderan. Pakistaneko zuhaitz nazionala da.
Hinduek zuhaitz sakratua dute, beti ere Shiva jainkoari lotuta.