pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kursaal Eskura: Javier Camarena (tenorea) eta Angel Rodriguez (pianoa).
02
Urt
2020

Kursaal Eskura: Javier Camarena (tenorea) eta Angel Rodriguez (pianoa).

Doako autobusa eta gazte eta langabetuentzat eskaintza berezia. Izen ematea irekita.

 

Urte berria, Kursaal Eskura-ren proposamen berri batekin datorkigu:

Urtarrilak 23, osteguna, 20:00etan. Kursaal Auditorioan.

Javier Camarena, tenoreaeta Ángel Rodríguez, pianoa


Nazioartean ospetsu den abeslari lirikoa da Javier Camarena. Bigarren aldiz etorriko da Kursaal Auditoriora, 2016ko arrakastaren ondoren.

Munduko antzoki eta auditorio garrantzitsuenetan txalotu dute. Pianoak lagundutako errezitala emango du "errekorren tenorrak".

 

1.  Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

www.kursaal.eus

Sarrerak: 50 / 40 / 32 / 26 / 11 €

 

2. AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

-  Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

- Autobusak honako lekuan hartu beharko da:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (18:15)

 

Ordu Gaztea/Langabetuak:langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

 

Doako autobuserako eta ordu gazterako izena emateko epea:

Urtarrilaren 17ra arte Legazpiko Kultur Etxean

Albiste guztiak