Abenduaren 26an eta 27an; urtarrilaren 2an eta 3an
Gazteria zerbitzuak Kultur etxean antolatutako Aisialdiko Begirale ikastaroan
22 lagun parte hartzen ari dira.
Ikastaroa aurrera doa poliki-poliki
eta honez gero, 8 larunbatetan elkartu dira.
Aurreikusi bezala, Gabonetan ere 4 saio izango dituzte:
abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an.
Ordutegia: 9:00etatik 15:00etara.
Finkatutako hasierako egutegian aldaketa batzuk adostu dituzte.
Horrela, otsailaren 8an egun bakarreko saioa izango dute.
Pasaiako aterpetxeko bi saioak otsailaren 29an eta martxoaren 1ean egingo dituzte;
eta martxoaren 21ean zubia denez, apirilaren 4an elkartuko dira.
Urtxintxak ematen duen ikastaroan parte hartzen dutenek
Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea”
titulua lortzeko aukera izango dute.
Horretarako, besteak beste, 150 ordu teoriko
eta 160 ordu praktiko egin beharko dituzte.
Ikastaroa maiatzaren 16an amaituko da.