Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan
Tradizioari jarraituz,
aurtengoa 22. urtea da
Legazpiko udalak
Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.
Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,
2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan zehar.
Honakoa da ordutegia:
- Urtarrilak 2 eta 3, osteguna eta ostirala: 10:30 – 14:00 / 16:00 – 19:30.
- Urtarrilak 4, larunbata: 10:30-13:30.
Txu-txu trena, Euskal Herria plazatik Laubide oinezkoentzako guneraino
bueltaka arituko da eta doakoa izango da.
Urbeltz pilotalekuan eta Azokan
jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa izango da.
Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,
beste 2 euro ordaindu beharko dira.
Hauxe da bertan topatuko duzuena:
-
Urbeltz Pilotalekuko pistan:
- 2-5 urtekoen gunea: 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin,
lurzorua moketadunarekin.
- 6-10 urtekoen gunea: txirrista eta puzgarria.
- 11-14 urtekoen gunea: Bungee Run (3 egunetan), Puzgarri interaktiboa(urtarrilaren 2an eta 4an) eta Salto al vacío (urtarrilaren 3an).
-
Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
- Joko interaktiboen gunea: 2 air-hockey, 2 futbolina eta 6 play, horietako 2 betaurreko bereziekin (“realidad virtual” delakoarekin).
- Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak:Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.
-
Azokako arkupetan:
- Giroscopio, jolasak eta zirkuito bat.
- Ostiralean, merkatua dagoenez, Azoka hustuko da eta aipatutako atrakzioak parrokiaren atzealdeko gunean jarriko dira.
Saio guztietan ere
Gurutze Gorriko anbulantzia egongo da.