ostiralean, abenduaren 20an, Kultur Etxean eman ziren Kultura sariak.
- Kultura Merezimendua:
Ane Odriozola Cia, ”El secreto de Gibola” liburuarekin irabazitako sariagatik: Premio Círculo Rojo 2019, Misterio sailean.
- Herrigintza:
Julian Armendariz, Sorreratik, 55 urtetan zehar, errondailak bizi-irauteko oinarrizko indar eta eragile izateagatik. Herriko adinekoen, gaixoen, herrikideen, musika zaleen aurrean “Alaitasuna Errondaila”k duen jarrera, hein handi batean, berari zor zaio. Berarentzat, herrian eta herritik kanpoko jardueretan, pertsonen arteko harremanek du beti lehentasuna, beti ere musikaz lagunduta.