Datorren ostiralean, abenduaren 27an, 18:00etan, Latxartegi aretoan
4 urtetik gorako haurrentzako ikuskizuna izango dugu:
“Azken balea”.
Azken urteetako ohiturari eutsiz,
Gabonetan Tomaxen abenturak taldea izango dugu gure artean
euren azken lana aurkezten.
Umorea, magia, kantak eta jolasak nagusitzen dira beti
beraien lanetan, haur eta helduen parte hartzea bultzatuz.
Sarrerak 17:00etan jarriko dira salgai,
Latxartegi aretoko leihatilan bertan.
Sinopsia
Muxi eta Tomax hondartzara joan dira.
Tomax jolasten ari den bitartean
Muxik egunkarian azken euskal balea
geratzen dela irakurriko du.
Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du
azken bale hori lagundu behar dutela.
Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira.
Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen
azken balea salbatzen ahaleginduko dira.