Abenduaren 24a, aurten asteartea, Gabon erronden eguna izaten dugu.
Aurtengoan, goizean ikastetxeen erronda izango dugu, eta arratsaldean berriz, Kalejira herrikoia.
Mari Domingi eta Olentzerok bietan hartuko dute parte.
Goizeko 11:15ean abiatuko da ikastetxeen erronda, ohi bezala Laubide kaletik, Kiosko parean egingo da lehen kantu saioa.
Aurtengoan ere kantuan eramango ditugu, Mari Domingi eta Olentzero Euskal Herria plazaraino.
Han Mari Domingi eta Olentzero udaletxeko balkoira igoko dira, eta hitz batzuk esango dizkigute.
Parte hartuko dugun guztiok konpartsa osatuko dugu eta ordena bat zehaztu da gauzak erraztu aldera.
Ordena errespetatzea eskatu nahi dugu, eta haurrak ikastetxeekin aterako direnez, gurasoek parte hartzea libre izango dute, baina Herritarren atalean, konpartsa isten.
KONPARTSAREN ORDENAK ETA KANTUAK
MARI DOMINGI eta OLENTZERO–Trikitilariak–Aurreskola–Txistulariak-LH 1, 2, 3-Musika Eskola-LH 4., 5. 6–Trikitilariak- Gurasoak.
Laubiden: OLENTZERO-KANPAIAK JAIETAN- GABON GABONZETA-AGUR
Arantzazuko haureskolara
San Ignazio 26 –Muru-: HORRA MARI DOMINGI-GAUEKO IZAR – AGUR
San Ignazio aldapa jeitsi –
Santikutz Kalea Latxartegi parke parean: OLENTZERO – HATOR-HATOR – AGUR
Santikutz 4 –Serenako aldapa- jeitsi.
Kale Nagusia (Farmaziako kruzea) :HORRA MARI DOMINGI - KANPAIAK JAIETAN- GABON GABONZETA
Kale Nagusia, goiko aldea: OLENTZERO- HATOR-HATOR- OILARRA- ABENDUAK GAUR- AGUR
Euskal Herria plazan, Udaletxe aurrean: HORRA MARI DOMINGI- GAUEKO IZAR- ALAKEN- OLENTZERO-
EUSKAL HERRIA PLAZA:Amaiera ekitaldia.
Arratsaldean, 18:00etan abiatuko da Horra Mari Domingi kalejira herrikoia, berriz ere Laubide kaletik, Mari Domingi eta Olentzerorekin.
Honako ibilbidea egingo dute:
Laubide kalea,
Arantzazu, Muru,
San Ignazioko aldapa jeitsi,
Santikutz Kalea,
Patrizio Etxeberria kalea,
Nafarroa kalea eta Kale Nagusia,
Eliza ondoko plazatxoan amaiera ekitaldia egiteko.